Familia Eskolaren laugarren monografikoa prest
'Anai-arreben arteko harremana hobetzeko baliabideak' monografikoa landuko du zerbitzuak.
Anai-arreben arteko harremana hobetzeko bitartekoak landuko ditu Familia Eskola zerbitzuak egingo duen laugarren monografikoan. Amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzea du helburu saioak.
Parte hartzeko izena eman behar da hemen. Informazio gehiago erreferentziazko zentroetan eska dezakete familiek, eta Familia Eskola zerbitzuaren gaineko zalantzak argitu edo arreta indibiduala jasotzeko posta elektronikora mezua bidali, edo 688 72 42 33 telefonora deitu dezakete astearteetan 09:00etatik 12:00etara, eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara.