Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adierazpen instituzionala Emakumeen Nazioarteko Egunean

Errenteriako Udalak bat egin du 'Denon bizitzak erdigunean' leloarekin. Politika feministak aldarrikatu eta hainbat konpromiso hartu ditu berdintasunaren bidean.

Argazkia: Herri Bizia.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2023/03/08

Gaur da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala egin du. Euskal Herriko mugimendu feministak Denon bizitzak erdigunean leloa hautatu du aldarrikapen gisa, eta Errenteriako Udalak bat egin du lelo horrekin, “guztion bizitzetan zaintzaren beharrezkotasuna azpimarratuz”.

“Guztiok dugu zainduak izateko beharra bizitzan zehar, eta guztioi egokitzen zaigu zaintzaile izatea. Pandemiak agerian utzi digu bizitza zaurgarria eta dependientea dela. Eta bizi baldintza duin eta justuei eusteko, zaintzen esparruan politika feministak garatzea dagokigu instituziooi”, adierazi du udalak.

Politika feminista horiek garatzeko, udalak nabarmendu du “lehentasunezkoa” dela emakumeen lidergoak sustatzea, “gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta, emakumeen parte hartzea areagotzeko baldintzak sortzea ahalbidetuko duten politikak martxan jarriaz, ikuspegi formal edo arauemailetik harago joanaz”.

Emakumeen parte hartzearen alde lan egiteko, honakoak “beharrezkoak” direla eutsi du udalak:

  • Botere-espazioak partekatzea eta uztea eragozten dituzten erresistentziei eta inertziei aurre egitea. Horretarako, kristalezko sabaiak hautsi behar dira, espazio guztietan, aniztasun osoan eta ikuspegi intersekzionalarekin emakumeen presentzia bermatuko duten neurriak ezarriz.

  • Zaintza lanen banaketa erantzunkidean aurrera guztiz egitea, justizia printzipioa delako eta emakumeen gainkargak herritartasun osoa egikaritzea mugatzen duelako.

  • Zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesionala prekarizatuak balioestea, eta sektore horri gizarte-balioa aitortzea, bere baldintzak hobetuz.

  • Emakumeek lidergoetan duten konfiantza, sinesgarritasuna eta eragina mugatzen duten estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea.

  • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak desagerraraztea, baita emakumeen aurkako indarkeria politikoa ere.

  • Lidergoan jarduteko praktikak eta moduak deseraikitzea, besteak beste, menderatzean oinarritutako eredu androzentrikoak, zaintzaren denborak eta erantzukizuna kontuan hartu gabe, emakumeen eta boteretik baztertutako beste kolektibo batzuen talentua eta jakintzak mesprezatuz, eta talde-lana ez baloratuz.

  • Emakumeen eta nesken eskubideak ikuspegi intersekzionala, berritua, erradikala eta eraldatzailea duen agenda feministaren erdigunean jartzea, emakume horiek boterean duten bazterketa sistematikoari aurre egiteko eta desberdintasun-arrakalak murrizteko.

Arrazoi horiek tarteko, eta Martxoaren 8aren testuinguruan, Errenteriako Udalak honako konpromisoak hartu ditu:

  1. Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien eta Berdintasun Kontseiluaren adostasunez diseinatu den III. Berdintasun Plana garatzea, zeinak bost lan ardatz zehazten dituen: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, zaintza lanen ekonomia feminista, ekonomia eraldatzea eta indarkeriarik gabeko herria.

  2. Indarkeria matxistaren biktimei arreta erreparatzailea eskaintze bidean urratsak ematen jarraitzea, udalaren baliabide guztiak pertsona hauen mesedetara jarriaz, Emakumeen Etxea kasu.

  3. Zaintza lanak duintzeko politikak garatzea, etxeko langileei doako formazioa eskainiz edota Etxekolan zerbitzuaren bidez langile eta kontratatzaileak aholkatu eta bide lagunduz.

  4. Errenteriako emakumeei ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaintzen jarraitzea, Eskola Feministaren eskaintzan sakonduz eta Emakumeen Etxeko programazioa indartuz.

  5. Errenteriako talde feminista eta emakume elkarteekin etengabeko komunikazioan jardutea, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatzeko eta ebaluatzeko, Berdintasunerako Aholku Kontseilua horretarako baliatuz.

  6. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun klausula sozialak gehitu, lan arrakalak murrizteko, eta berdintasun planak ezartzen laguntzea udalak nolabaiteko kontratu lotura duen enpresetan.

  7. Estamentu publiko eta pribatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte hartzea sustatzen duten politikak indartzea, martxoaren 3ko 1/2022 Legean, Emakume eta Gizonen berdintasunerako legearen bigarren aldaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.