Bost udal eraikinetan eguzki plakak jarriko dituzte
Bizarain Beraun ikastetxean, Cristobal Gamon ikastetxean, Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoian, Udaltzaingoaren eraikinean eta Ekintzaileentzako Agustinak Zentroan jarriko dituzte.
Eguzki plakak ezartzeko kontratua esleitu du udalak, Next Generation funtsen laguntzarekin. Bizarain Beraun ikastetxean, Cristobal Gamon ikastetxean, Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoian, Udaltzaingoaren eraikinean eta Ekintzaileentzako Agustinak Zentroan jarriko dituzte.
Udaltzaingoko instalazioa bakarkako autokontsumokoa izango da, isurketarik gabe eta bateriekin. Gainerako instalazioak, autokontsumo kolektibo modalitatean izango dira, soberakin konpentsazioarekin.
386.558 euroko diru zatia bideratu du udalak instalazio fotovoltaiko horien hornidura, instalazioa, tramitazioa eta abiaraztea egiteko, eta lanak egiteko epea aurtengo abenduaren 31 artekoa da.
2010. urtetik beste bederatzi horrelako instalazio egin ditu Errenteriako Udalak. Aurretik egindakoekin, zein orain esleitu dituen beste bost instalazioekin 662.476 KWh energia berriztagarri sortzeko ahalmena izango du udalak. Proiektuarekin CO2 isuriak murriztea, energia eraginkortasuna bultzatzea, eta energia modu berriztagarrian sortzea du helburu.