Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udako Oporrak programan online izena emateko epea bihar zabalduko dute

Izena emate presentziala hilaren 20an hasiko da, eta aurretik ordua hartu beharko da.

Udako Oporrak programa aurkeztu dute. Argazkia: Herri Bizia Udako Oporrak programa aurkeztu dute. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/08

Udako oporrak programan izena emateko epea bihar zabalduko du udalak. Online egiteko aukera izango da bihar hasiko dena, izan ere, modu presentzialean izena emateko hilaren 2oan zabalduko baitu epea udalak, eta gainera, aurretik, hitzordua hartu beharko da.

Izapide guztia webgune honetatik egitea aholkatu dute.

Udako aisialdi hezitzailearen eskaintza osatzen duten jardueretan izena eman ahalko dute Errenteria-Oreretan erroldatuta dauden haurrek, edota bertako ikastetxe batean ikasten dutenek.

Aurrez aurreko izena emateko epea hilaren 20tik 31ra, biak barne, Zu! zerbitzuan egin dezakete. Horretarako, webgunearen bidez beharrezko inprimakia deskargatu daiteke eta eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu. Aurrez aurre izena emateko, ezinbestekoa da hilaren 15etik aurrera hitzordua hartzea 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakietan.

Ikasturtean bezala, udan ere, aisialdi hezitzailearen aldeko apustua egin duela udalak azaldu zuten aurkezpenean, Xabier Sanchez Gazteria zinegotziak, Ibai Narbarte Udako Oporrak programaren koordinatzaileak, eta Bea Martin Gazteria dinamizatzaileak, “helburu nagusia balioetan eta eskubideetan heztea da, parekidetasuna, parte hartzea, inklusioa edo euskara sustatuta”.

906 plaza orotara

Eskaintzaren barruan 906 plaza daude banatuta programetan. 2017-2019 jaiotako haurrei zuzendutako Txikiak programan eta 2013-2016 jaiotakoentzako Handiak programan izena eman nahi dutenek  bi txandetako batean eman dezakete izena, ekainaren 27tik uztailaren 7ra, edo uztailaren 10etik 21era.

Hiru elkargune izango dira, halaber: Agustinak, Beraun, eta Erdigunean. Adin tarte horiei begira 760 plaza eskainiko ditu udalak bi txandetan. Aurreko urteko prezio berak mantendu dituela udalak ere jakinarazi zuten agerraldian. Hala, txikiak programan parte hartzeko 42,10 euro ordaindu beharko dituzte, eta Handiak programan berriz, 52,60 euro.

Errenteabentura programak iaz izandako arrakastaren ondoren, aurten errepikatu egingo dute. 2010-2012 urteen artean jaiotako haurrei begirakoa da eskaintza, eta goiz eta arratsaldez, zein egun osoz hainbat jarduera izango dituzte parte hartzaileek. Txanda bakarra du programak uztailaren 3tik 14ra eta 96 prestonentzako lekua du. Prezioa, 63 eurokoa da.

Azken programa, 2007-2009 urteen artean jaiotako haurrei begirakoa da: Kanpabentura. Aste eta erdi igaroko dute Beireko (Nafarroa) aterpetxean parte hartzaileek utzailaren 10etik 19ra. Jardueraren prezioa 210,30 eurokoa da eta 50 lagunentzako tokia izango da.

Behar zehatzak dituzten parte hartzaileei laguntzeko langile kualifikatuak izango dira.

Programetan izena emateko garaian ez da ordaindu beharko, izan ere, gaitasun araberako tarifak egokituko ditu udalak. Zenbateko hori kalkulatzeko izena emateko orria betetzerakoan egin beharko da eskaera. Informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke, eta zalantzak argitzeko posta elektronikora mezua bidali edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.