Etiopia bertatik bertara, Urdabururen eskutik
Luzio Egiguren Ganboak 'Etiopia norte' argazki emanaldia egingo du ostegunean Urdabururen egoitzan. Argazki erakusketa ere antolatu du mendizale elkarteak Egigurenek Etiopian jasotako irudiekin.

Etiopia gertuagotik ezagutzeko aukera emango du Luzio Egiguren Ganboak ostegunean. Bertara egindako bidaian jasotako irudiekin Etiopia norte argazki emanaldia egingo du Urdaburu Mendizale elkartearen egoitzan.
Elkarteko kideak, gainera, argazki erakusketa ere antolatu du irudi horiekin.
Emanaldia ostegunean, hilak 16, izango da 19:00etan. Erakusketa berriz, astearte eta ostegunetan bisitatu ahalko da 19:00etatik 21:00etara.