Iztietako jai batzordea osatzeko bilera
Jai batzordea osatu ezean, aurten ez dutela jairik antolatuko azaldu du Gurekin Auzo Elkarteak.
Jaietako artxiboko irudi bat. Iztieta-Ondartxoko Gurekin Auzo Elkarteak bilerara deitu du hilaren 16rako (osteguna). Jai batzordea osatzea da bilera horren helburua, eta antolaketa horretan parte hartu nahi duen bizilagun oro deitu dute. Oharpen bat ere egin dute: jai batzordea osatu ezean, bertan behera geldituko dira Iztieta-Ondartxoko aurtengo jaiak.
Auzo elkartearen egoitzan izango da bilera (Iztieta pasealekua 3) 20:00etan hasita.
