Mendekosteetara begirako jai batzordea, hilaren 21ean
Herriko urteko lehenengo festak antolatzen hasiko dira 19:30ean hasiko den batzarrean. Inauterien balorazioa ere egingo dute.
Hilaren 21ean (asteartea da), Lezoko eragileak jai batzordera deitu dituzte. 19:30ean da bilkura, Kultura Aretoan. Lau gaiko batzarra izango da.
Lehenik eta behin, aurreko akta onartuko dute batzordekideek (urtarrilaren 24ko bilerakoa). Ondoren, inauterien gaineko balorazioa egingo dute. Hirugarren puntuan, aurrera begira jarriko dira, 2023ko Mendekoste Jaiak prestatzen hasiko direlako. Azkenik, norberak ekar ditzakeen ekarpenei zabalduko diote tartea.
Udalak batzordekideei ager daitezela eskatu die.