Txapela etxera ekarri dute Yorelek eta Rubenek
Larruzko Paletako Euskadiko Ohorezko Mailako txapeldunak dira Yorel eta Ruben, eta horrenbestez, EPLEren palmaresari beste garaipen bat gehitu diote.
Larruzko Paletako Euskadiko Ohorezko Mailako txapeldunak dira Yorel eta Ruben, eta horrenbestez, EPLEren palmaresari beste garaipen bat gehitu diote. Lakuan jokatutako finalean 35-15 irabazi zituzten EPLEkoek Sestaoko Lagun Artea taldeko bikotea. Txapelketa bikaina egin dute EPLEko bi pilotariek.
Trinketeko Banakako Txapelketako Lehen Mailako finalean ez zuen lortu Ibon Tabernak txapela etxera ekartzea, baina txapeldunorde da EPLEkoa. 29-40 gelditu zen markagailua Mundarro taldeko Barandiaranen aurka. Taberna amaierara arte borrokatu zen, baina ez zuen lortu azkenean garaipena.
Bestalde, joan den ostiralean Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoian jokatu zituzten lau partidetan garaipena EPLEkoentzat, kimuak, haurrak, gazteak eta seniorrak gailendu ziren etxean.