Zerbitzu soziosanitarioen esparruan erreferentziazko eragilea den Matia Fundazioa bidelagun izan du Errenteriako Udalak aurreproiektu hori egiteko.
'Literatura plazara' dinamikaren barruan izango da saioa, etzi arratsaldean. Alaia Martinek gidatuko haurrentzako liburuari buruzko saioa.
Altamirako bigarren igogailua egiteko lanen harira kendutako 21 zuhaitzak ordezkatu egin dituzte, Institutuko ikasleen laguntzarekin.
Gezala Auditoriumean egingo du agerraldia herriko EH Bilduk, esku artean dituenen berri emateko. 19:00etan hasiko da.
Musikaren bideak urratzen jarraitzen du EMKE Bandak. Erronka zale denik ezin uka, bide berritzaileak zabaltzen aditu bilakatu delako. Proposamen ausartarekin dator berriz ere, oraingoan, opera eta musika bandaren doinua batuko dituen emanaldiarekin.
Programaren barruan, hiru hitzaldi antolatu ditu alderdi sozialistak. Bihar bertan egingo du lehena 18:30ean hasita, eta gizarte politikak eta inklusioa izango ditu hizpide Alfonso Gurpegi Lan eta Inklusio sailburuordeak.
Alexander Garagarza alkategaiak gunea "bateratze kooperatibo" esparru gisa aurkeztu du, "balioetan oinarritutako hezkuntza erraztuz".
Familientzako ate irekien saioak antolatu dituzte ostegunerako, eta hil bukaeran irekiko dute aurrematrikula egiteko epea, apirilaren 21era arte.