ArkaHitzak, errima bihurriekin gozatzeko hitzordua jarri du ostiralean
Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan. 23:00etan hasiko da emanaldia.
ArkaHitzak bertso saioa antolatu du ostiralean. Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta Ekhine Zapiain Arlegi, Iker Altuna Albisu , Jon Mendiluze Mujika, eta June Aiestaran Iparragirre bertsolariek hartuko dute parte. Gai jartzaile lanetan Adrian Arruti Bernadette arituko da.
2018an jarri zuen martxan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen barruko Xenpelar Bertso Eskolak ArkaHitzak egitasmoa eta hileko bigarren ostiraletan egiten dute saioa.
