Ikas komunitatea mahaiaren bueltan, mende erdia ospatzeko
Cristobal Gamon Ikastetxeak mende erdia ospatzeko Ikas komunitate osoa batuko duen bazkaria antolatu du.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/cristobalgamon.jpg)
Cristobal Gamon Ikastetxeak mende erdia ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Horren barruan, ikas komunitate osoa batuko duen bazkaria antolatu du. Maiatzaren 13an, larunbatarekin, egingo dute bazkaria eskolako patioan 14:00etan, eta parte hartzeko txartela erosi behar da aurretik. Hilaren 27tik 31ra jarriko dituzte salgai txartelak eskolako IGEren bulegoan, goizez, 09:00etatik 09:30era eta arratsaldez, 16:00etatik 16:30era.
Helduen txartelak 18 euroan eta haurrenak 12 euroan salduko dituzte eta esku dirua bakarrik onartuko dute. Hainbat menu daude aukeran, hemen kontsulta daitezke.