Dory Lansorenak poesia errezitaldi musikatua eskainiko du
Trintxerpeko Alkateordetzan izango da emanaldia, datorren asteko larunbatean —hilak 25—. Sarrera doakoa da.
Poesiaren Nazioarteko Eguna hilaren 21ean —datorren asteartea— aldarrikatuko dutenez gero, Dory Lansorena (Portugalete, Bizkaia) idazleak errezitaldi poetiko musikala eskainiko du hilaren 25ean, larunbatarekin. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 12:00etan.
Pasaiako Udal Liburutegiek antolatu dute emanaldia, eta bertan hainbat rapsoda, dantzari, musikari eta kantarik hartuko dute parte. Alberto Egia piano-joleak eta Ane Gomez eta Emilio Azkarate kantariek osatutako O’ Club musika taldeak girotuko du saioa. Dantzan, Show Time arituko da.
Inguruko artistei leku bat eskaini nahi die udalak espazio horren bitartez, haiek sortutakoa publikoari eskainiz. Sarrera doakoa izango da.