Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Aldaketa beharra" aldarrikatu du Lezoko EH Bilduk

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako zerrenda eta lan ardatzak aurkeztu ditu koalizioak. "Proiektua, taldea, gertutasuna eta anbizioa" promestu dituzte.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/03/16

Atzo arratsean udal hauteskundeen begirako orain arteko ekitaldi nagusiena egin zuen Lezoko EH Bilduk Gezala Auditoriumean. Bi helburu nagusikoa izan zen: batetik maiatzaren 28an egitekoak diren udal hauteskundeetarako lan ardatzak aurkeztu zituzten, eta gainera Mikel Arruti Salaberria buru duen zerrendaren berri eman zuten. “Aldaketaren beharra” aldarrikatu zuen koalizioak, eta hori egiteko “proiektua, taldea, herritarrekiko gertutasuna eta anbizioa” dituztela zehaztu zuten. Bete egin zen Gezala ekitaldirako.

Mikel Arruti zerrendaren buruak adierazi zuen, EH Bilduko kideak herrigintzatik datozela, “herriko hainbat elkarte eta eragileetatik gatozen herritar konprometituak gara”. Politika ulertzeko modu horri balioa eman zion Arrutik, esanaz “herritarrengandik gertuen daudenak izatea” dakarrela horrek. Zio orokorra azaltzeaz gaindi, xehetasunetara ere jo zuen zerrendaburuak. Zaintza, “bere adiera zabalenean”, jarri zuen Lezoko EH Bilduren ardatzen artean. Zaintzaren ardura partekatua izan behar dela azaldu zuen Arrutik, “elkar zaintzen dugun herria izatea nahi dugu. Elkarrekin zainduko dugun herria. Elkarrekin, herria garelako”. 

Herria gidatzeko udalaren eta herritarren arteko bide partekatua proposatu zuen Arrutik, eta horretarako, herri programa bera herritarrekin eta eragileekin osatuko dutela azaldu zuen. Gainera, anbizioaz ere hitz egin zuen Arrutik: “Anbizioa dugu bere ingurunea zainduko duen herria izateko. Herritarrekin arituz, bizitzak erdigunean jarriko dituen politikak aurrera eramateko. Eragileen lanari balioa emanez, herri biziago bat izateko. Komunitatea indartuz, elkar zainduko dugun herria izateko”.

Zentzu horretan, programa osatzeko lehen bilera tematikoa egingo du koalizioak larunbat honetan Zubitxo kalean zabalduko duen Bilgunean. 10:00etan hasiko dira herritarren eta ingurunearen zaintzaz hitz egiten. 13:00etan egingo dute Bilgunearen irekiera ekitaldia.

Ingurunea eta azpiegiturak

Zaintzaz gain, Lezoko EH Bilduren beste bi lerro estrategikoak ingurunea eta azpiegiturak dira. Bide horretan, Mireia Kuesta zerrendakideak egungo gizarteak bizi dituen hainbat krisialdiri buruz hitz egin zuen: “Krisi klimatikoa, migrazio mugimenduak, zerbitzu publikoen pribatizazioa. Herritarren behar, interes eta desirekin bat egingo duen egitasmo eta alternatiba sendo, integral, osatu, berritu eta ilusionagarria aurkezten diogu Euskal Herriari”. Eneritz Arruti kideak, berriz, gobernantza ereduaz mintzo zen: “Lezon ikusi dugu azken lau urte hauetan zer den, herriari bizkarra emanda, herriarekin beharrezko elkarrizketak zabaldu gabe gobernatzea. Ez hori bakarrik, kudeaketa gaitasun kaskarraren, utzikeriaren eta lagunkeriaren adibide garbiak ikusi ditugu azken lau urteotan Lezoko udalean, EAJ-PSEren udal gobernuan”.

EH Bilduren zerrenda

  • 1. Mikel Arruti Salaberria.
  • 2. Miren Ormazabal Urkizu.
  • 3. Aitzol Saizar Viaña.
  • 4. Eneritz Arruti Osanbela.
  • 5. Iker Salaberria Urkizu.
  • 6. Mireia Kuesta Unzain.
  • 7. Jon Legorburu Arrastua.
  • 8. Deiene Ziganda Arruti.
  • 9. Josune Saizar Sarasua.
  • 10. Jonatan Cuadrado Mantiñan.
  • 11. Beatriz Garcia Benitez.
  • 12. Iratxe Lopetegi Suarez.
  • 13. Estanis Karrera Sarasola.

Ordezkoak

  • 14. Garazi Muñoz Gereño.
  • 15. Ander Iñarra Olaziregi.
  • 16. Nekane Manso Berasarte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.