Poesia solidarioa, Juneren Hegoak elkartearen alde
Noski! liburu dendak antolatuko du saioa laugarrenez. Aurten, Juneren Hegoak elkarteari eskainiko dio saioa.
Sihara Nuño eta Juan Manuel Uria poeten proiektua den Noski liburu dendak, poesia solidarioaren saioa antolatu du laugarrenez, Poesiaren Naizoarteko Egunaren harira. Aurtengo saio hori, Juneren Hegoak elkarteri eskainiko dio. Hilaren 21ean, asteartea izango da, 18:30ean hasita, eta literaturarekin lotutako hainbat pertsonek, zein Juneren Hegoak elkarteko boluntarioek, irakurraldi poetikoa egingo dute liburu dendan bertan. Aitor Gonzalez, Amada Bodon Solana, Eva Beriain Estevez, Irene Sotelo Brun, Lourdes Dominguez Carrasco, Maite Lorenzo Sanchez, Mercedes Garcia Sieira, Mari Mar Estebez Garcia, Naroa Martinez Suarez, Patricia Perez Redondo, Violeta Morcillo, eta Xoan Alonsok ahotsa jarriko diote poesiari irakurraldiari.
Sarrera librea izango da. Saiora hurbiltzen direnei, gainera, Juneren Hegoak elkartearen gaineko informazioa emango diete. Hamar urte dira elkartea lanean hasi zela kalteberatasun egoeran dauden, eta gaixotasunei, aniztasun funtzional egoerei, edota adingabeen doluari aurre egiten dieten Gipuzkoako familiei laguntzeko sarea sortzeko, “horien bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duten aukerak eskaintzea da helburua”.
Elkartearen produktu solidarioak erosteko aukera ere izango da.
Juneren Hegoak elkarteak herritarrak iniziatibarekin bat egitera deitu ditu, eta halaber, eskerrak eman dizkio Noski liburu dendari, “Noski Liburu denda, Juneren Hegoak elkartearen familiako kidea da, hasieratik inplikazio handia izan du gurekin, gure egutegiak saldu ditu, eta gure jarduerak bere dendan zabaldu ditu. Orain, gure hamargarren urteurrenarekin bat eginez, poesia solidario emanaldia eskainiko dio elkarteari”.
Astearteko irakurraldian, Carlos Sanchezek, elkartearen presidenteak, June alabari idatzi zion poesia txertatu dute: “June izan zen elkarte horren hazia; 2013an hil zen minbiziak jota. Poesiak sendatu, elikatu eta batu egiten duela uste dugu, eta beraz, oso saio hunkigarria eta suspergarria izango dela ziurta dezakegu”.
Juneren Hegoak elkarteak, kolaboraziorako deia ere egin du. Horretarako boluntariotzan, teaming kanalaren bidez ekarpena eginez, edota IV June Sanchez Tolaretxipi Beka diruz laguntzeko aktibatu duen crowdfoundingaren bidez. Beka horrek haurren minbizia ikertzea du helburu.
Boluntario egin nahi dutenei, posta elektroniko helbide honetara idazteko eskatu diete; hilero euro baten trukez Teamer izateko berriz, hemen sakatu. Dohaintza egiteko aukera ere badago (horretarako klik egin hemen). Juneren Hegoak elkartearen laguntzaile izateko aukera ere eskaintzen du elkarteak.
Horretaz gain, Sabadell banketxeko ES81 0081 4254 46 0001112822 kontu korrontean egin daiteke ekarpena, baita Bizum bidez ere 03930 kodea erabilita, edota dohaintzak saioan Juneren Hegoak bilatuta.