San Marko erromeria antolatzeko lehen bilera, datorren astean
Apirilaren 23an egingo dute San Marko erromeria Bizarain mendiko gotorlekuan eta inguruetan.
San Marko erromerian, herri kirolak. San Marko erromeria ahalik eta parte hartzaileena izan dadin eta “ahots ezberdinak” antolaketan parte har dezaten hura antolatzeko lehen bilerara deitu du Errenteriako Udalak.
Udalerriko eragileak deitu ditu bertara. Bilera hilaren 23an izango da, osteguna, 18:30ean Reina aretoan.
