Sanpedrotar eta trintxerpetarrak odola ematera deitu dituzte
Datorren astearte arratsaldean egingo dute boluntarioek elkartasun keinua, Trintxerpeko Jubilatuen Egoitzan.
Trintxerpe eta San Pedroko odol emaileen talde boluntarioak hurrengo saiora deitu ditu bizilagunak: hilaren 21ean izango da hitzordua, asteartearekin, Trintxerpeko Jubilatuen Egoitzan.
Ohi bezala, arratsaldez egingo dute saioa: 16:00etan hasi eta 20:10 bitarte emango dituzte hitzorduak. Ohiko emaile direnei telefonoz egingo diete dei arduradunek, eta lehen aldiz odola eman nahi dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 943 00 78 85.