Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oarsoaldeko ontziak, bikain, Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarrenean

San Juango Gazte Mailako arraunlariak irabazle izan dira neska zein mutiletan; San Pedrok garaipena lortu du berriz, Haur Mailako Mutiletan. Hibaika ere fin aritu da lanean.

Hainbat ontzi Orion, Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldian. Argazkia: Hibaika
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2023/03/20

Oarsoaldeko batelak uretara itzuli dira hilabete luzeko etenaren ostean. Otsailaren 11n izan zuen seigarren jardunaldia Gipuzkoako Batel Ligak, eta atzo egin zuten zazpigarrena, azkenetik ia hilabete eta erdira. Getarian zen jokatzekoa zazpigarren jardunaldi hori, baina itsaso txarrak horretarako aukera emango ez zuela aurreikusita, Orioko urek hartu zuten Zarauzko arraun Elkartearen eskutik estropada.

Haur Mailan oso txukun arraunlariak, oro har. Nesketan, Hibaika B ontziak egin zuen Oarsoaldekoen artetik denborarik onena —laugarren sailkatu ziren eta 13 puntu lortu— Tolosaldea A, Hernani A eta Zumaia A ontzien atzetik, irabazleengandik zortzi segundora. Bikain ari dira errenteriarrak. San Pedro A ontzia, bosgarren sailkatu zen eta 12 puntu jaso. San Pedro B ontzia, berriz, bederatzigarren sailkatu zen, eta haren atzetik, hamargarren Hibaika A ontzia. San Juanen ontzia izan zen sailkatzen azkena kategoria horretan.

Haur Mutiletan San Pedro A-rentzat garaipena. Bikain ari da arraun elkartea harrobiarekin emaitzei erreparatuta, San Pedrok lehiara ateratako bigarren ontzia ere hirugarren sailkatu zen atzoko proban, Zumaiaren atzetik. Hibaikako mutilak ondoren, laugarren postuan; Etxetxo ontziko eskifaia ere oso fin lanean, laugarren postu horri eusten. San Juanen talde mistoa bosgarren sailkatu zen kategoria berean, eta Illunberen ontzia, atzoko lehian aritu zen bakarra, deskalifikatuta gelditu zen estatxarekin izandako arazoen ondorioz.

Promesa nesketan San Juan A ontzia izan zen bailarako lehena; laugarren postua egin zuen, estropada irabazi zuen Hernanitik sei segundora. Hibaika B ontzia zortzigarren sailkatu zen, eta San Pedro A, bederatzigarren. Hibaika A ontzia hamalaugarren izan zen, eta San Pedro B, hemeretzigarren.

Promesa mutiletan San Juan A ontzia hirugarren izan zen, irabazlea izan zen Orio A-tik sei segundo eskasera. San Pedro A laugarren sailkatu zen, bederatzigarren San Pedro B, eta hamargarren Hibaika.

Gazte Mailako Neska zein Mutiletan San Juango arraunlariak izan ziren garaile atzoko estropadan. Lan bikaina arraunlariena. Hibaika hirugarren sailkatu zen nesketan. Mutiletan, berriz, San Pedro bigarren, eta Hibaika bosgarren.

Azkenik, absolutuetan San Pedro hirugarren sailkatu zen, Donostiarra eta Ur Jokoren atzetik, eta San Juan A eta San Juan C laugarren eta seigarren, hurrenez hurren.

Zumaia eta Urdazuri

Datorren asteburuan hitzordu bikoitza izango dute arraunlariek. Larunbatean jokatu da zortzigarren jardunaldia Zumaian. 17:00etan izango da estropada. Bederatzigarren jardunaldia, berriz, igandean izango da (ordua zehazteke da oraindik) Urdazurin (Donibane Lohizune).

Atzoko estropadaren emaitza eta denborak, lotura honetan kontsulta daitezke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.