'Las buenas compañias' filma saritu dute Malagako Festibalean
Festibaleko gazte epaimahaiak saritu du Errenteria-Oreretako hainbat emakumek josi zuten abortuaren aldeko sare klandestinoaz mintzo den filma, sail ofizialeko film luzeen artean. Zilarrezko biznaga jaso du Silvia Munt zuzendariak.
Malagako Festibaleko Gazte Epaimahaiak Las buenas compañias, Silvia Munt zuzendariaren filmari, zilarrezko biznagarekin saritu du. Film horrek 1970 eta 1980. hamarkadetan abortuaren alde Errenteria-Oreretako hainbat emakume feministek sortu zuten sare klandestinoaz mintzo da. Abortatu nahi zuten emakumeek duin egiteko eskubidea izan zezaten borrokatu ziren, baita Ipar Euskal Herrira lagundu ere abortatu nahi zutenak.
Ahizpatasun historia da Muntek film luzera eraman duena. OARSO BIDASOKO HITZAK erreportajea egin zuen, sare klandestino horretako kide izan ziren emakumeetako hainbatekin. Hemen irakur daiteke osorik.