Oarsoaldeko eskrima kirolarien emaitza oso onak eskolartekoan
Hilaren 12an egindako jardunaldian bi garaipen lortu zituzten Oarsoaldeko tiratzaileek. Pixkanaka gorantz doa tiratzaileen kopurua.
Hilaren 12an Gipuzkoako eskolarteko eskrima jardunaldien barruko saio berria egin zuten Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Emaitza oso onak lortu zituzten Oarsoaldeko tiratzaileek, tartean bi garaipen izan zirelarik.
Bi garaipen horiek Eneko Castillo Martinez de Zabartek Haur Mailan, eta Markel Amat Bazkarrikak Kadete Mailan lortu zituzten; Amatek, otsailean Zagreb-en (Kroazia) egin ziren Mediterraneoko Txapelketetan urrezko domina eskuratu zuen. Horiez gain, beste hainbat postu on eskuratu zituzten Lezok0 Beleak-en barruko kirolari gazteek. “Oarsoaldean eskrimak gorantz jarraitzen du. Lezoko Beleak klubak kirolean trebatzeko aukera ematen die gazteei Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Gurekin harremana egin nahi dutenek gure posta elektronikora idatzi besterik ez dute egin behar.
Eskolartekoaren hurrengo jardunaldia apirilean izango da. Bien bitartean, jarraian, hilaren 12koan Oarsoaldeko eskrima kirolarien emaitzak.
- Benjaminak: Maite Ibarguren Zuñiga (Elizalde Herri Eskola) seigarren izan zen; Unax Zalla Intxaurrandieta (Pasaia-Lezo Lizeoa) zazpigarren; Helene Millet Martinez (La Anunciata) hamahirugarren.
- Kimuak: Yago Etxezarreta Garcia (Haurtzaro Ikastola) hamargarren izan zen; Adur Arozena Olveira (Elizalde Herri Eskola) hamahirugarren; Manex Salinas Gartzia (Elizalde Herri Eskola) hamaseigarren.
- Kadeteak: Eneko Castillo Martinez de Zabarte (Pasaia-Lezo Lizeoa) irabazle izan zen; Ibai Makibar Aldasoro (Pasaia-Lezo Lizeoa) hamabigarren; Luken Delgado (Pasaia-Lezo Lizeoa) hamahirugarren.
- Haur Maila: Markel Amat Baztarrika (Pasaia-Lezo Lizeoa) izan zen irabazlea; Nico Infante Arranz (Pasaia-Lezo Lizeoa) bosgarren.
