Piztiak taldeak kontzertua emango du Donibaneko Kultur Aterpean
Datorren ostiralean izango da Bixi-Bixi Kultur Elkarteak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, antolaturiko emanaldia.
2023ko lehen kontzertua izango du taldeak Donibanekoa. Donibaneko Bixi-Bixi Kultur Elkarteak Ondarroa (Bizkaia) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) musikariez osatutako Piztiak taldea gonbidatu du herrira. Udalarekin elkarlanean antolaturiko kontzertua eskainiko dute musikariek datorren ostiralean, hilak 24.
Piztiak taldearen aurtengo lehen kontzertua 20:30ean hasiko da, eta ez da aurrez sarrerarik hartu beharko. Rock emanaldiarekin gozatua hartzeko aski izango da Nicolasa jatetxearen eta Victor Hugo Etxearen arteko izkinan dagoen lokalera gerturatzearekin.
