'La maleta de mi madre' liburua aurkeztuko dute Noski liburu dendan
Frankismo garaian lapurtutako haurren errealitatea bildu du liburura Christine Martinez Medale idazleak, amaren esperientziatik abiatuta.
Saturrarango espetxea Frankismoak eragindako kalteak erreparatu gabe jarraitzen dute egun. Horren adibidetako bat baino ez dira, diktadura garai ilunean lapurtutako haurrak. Hamaika emakumeri kendu zizkieten seme-alabak monjek Saturrarango espetxean, hil ziren aitzakiarekin. Historia horietako bat, bere familian bizitutakoa bildu du Christine Martinez Medalek La maleta de mi madre liburura. Liburu hori, Martinezek egindako ikerketaren kronika da, bere ama Concepcion, eta Antonio anaiaren kronikaren kontaketa, zehazki. 1939an jaio zen Toñin, eta Frankismoko emakumeen espetxe gogorrenetako bat izan zen Saturrarango (Mutriku) kartzelan 16 hilabete zituela lapurtu zuten.
Familia memoria osatu du egileak. Amak, oroimena galtzen hasia zela ohartzerakoan, gutunez eta idatziz betetako maleta batez hitz egiten dio. Bertan espetxean igarotakoaz, eta ordura arte inoiz aipatu ez zion desagertutako semearen gaineko idatziak zituen.
Liburu hori Errenteria-Oreretako Noski Liburu dendan aurkeztuko du Martinezek datorren astelehenean (hilak 27) 18:30ean hasita. Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak antolatu du aurkezpena. Ez da frankismoan desagertutako haurrekin lotutako gaia lantzen duen lehenengo aldia, aurretik, Izarren argia filmaren inguruko bideoforuma antolatu zuen Pikoketa elkarteak.
Martinezek, bere liburuaren bidez, salatu egin du hamaika emakumeri gertatutako bidegabekeria.
