Rufino Arretxeri omenaldia egingo dio Pasaia KE-k larunbatean
Klubaren alde egindako lana eta bertan emandako hiru hamarkadak eskertuko dizkiote zuri-gorriek antxotarrari.
Datorren larunbatean, hilak 25, Pasaia Kirol Elkarteak omenaldia egingo dio Rufino Arretxe antxotarrari, “urteetan zehar egindako lanagatik”. 26 urte eman ditu Arretxek familia zuri-gorrian modu batean edo bestean kolaboratzen, eta eskerrak eman nahi dizkio klubak horregatik.
16:15ean Jesus Mari Zamoran (Don Boscoko zelaia) hasiko da eskertze ekitaldia. Ondoren (16:30ean) Pasaia KE-ko beteranoek Releko beteranoen kontrako partida lehiatuko dute eguna borobiltzeko. Bertaratzeko deia egin diete zuri-gorriek zale eta bizilagunei.
