Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiako segada: EHUren Unesco katedraren txosten baten arabera, ez zen "ikerketa judizial eraginkorrik" egin

Hildakoen senideek orain gutxi izan dute txosten horren berri: "Nola liteke txostena hiru urtez kaxoi batean gordeta egon izana?".

Gaurko irudia, segada izan zen monolitoarena.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/03/22

Gaur bete dira 39 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela Donibanen. Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak izan ziren hil zituztenak. 113 bala zulo zituzten lau gorpuek. Segadaren 39. urteurrenaren bueltan, “nobedade gazi-gozoak” dituzte Pasaian hil zituztenen senideek, hala azaldu du Pello Aizpuru Dionisio Aizpuru zenaren anaiak Azpeitiko Uztarria hedabideari.

Hilaren 3an, segadako biktimen senideek bilera izan zuten Jaurlaritzako teknikariek osatutako batzorde batekin, Uztarriak jakinarazi duenez. Batzarraren bukaeran, txosten bat eman zieten senideei. Txosten hori EHUko Unesco giza eskubideen eta botere publikoen katedrak egindakoa da, 2020ko otsailean, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak eskatuta. Txostena aztertuta eta bertan azaltzen diren ondorioak irakurrita, “harrituta” eta “minduta” sentitu dira senideak: “Nola liteke txosten hau hiru urtez kaxoi batean gordeta izatea? Txostenean idatzita dauden ondorioak jakinda, nola liteke ezer ez egitea edota guri orain arte ez jakinaraztea?”. Txostenaren arabera, besteak beste, Pasaiako segadaren auzian ez zen “ikerketa judizial eraginkorrik” egon, eta zantzu ugarik seinalatzen dute “epaiketarik gabeko” hipotesia.

Senideek, larunbatean, 19:00etan hasita, Azpeitiko Azoka Plazan egingo duten ekitaldiak txostenaren inguruko beren balorazioa azalduko dutela nabarmendu du Aizpuruk. Aldi berean, hilaren 28an segadarekin lotura izan dezaketen poliziek identifikazio saio batean parte hartuko dute Donostiako Gipuzkoako Auzitegi Nagusian, hara deklaratzera joango dira; elkarretaratzea egingo dute egun horretan epaitegi horren atarian, 10:00etan hasita, Pasaiako sarraskia ikertu eta argitu lelopean.

Gaur, Donibanen, azken 38 urteetan bezala, lore sorta jarri dute hilketak izan ziren tokian dagoen monolitoan.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Pasaiako segadako hainbat inplikatu, deklaratzera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.