[Aurrerapena] Zulo handia eragin dute Gaintxurizketan AHTaren tunela egiteko lanek
HITZAri Gaintxurizketako bizilagun batek jakinarazi dionez, atzo arratsaldean lanean ari zirela izan zen gertaera.
AHTaren lanek zuloa eragin dute Gaintxurizketan. Gaintxurizketan zulo handia eragin dute AHTaren tunela egiteko lanek. HITZAri Gaintxurizketako bizilagun batek jakinarazi dionez, atzo arratsaldean lanean ari zirela izan zen gertaera. Zementua bota dute zuloa estaltzeko, eta bertako autobus geltokia ez dago erabilgarri Errenteria-Oreretara norabidean atzotik.
Lezoko Udalaren Hirigintza sailarekin harremanetan jarri da HITZA informazio gehiago biltzeko. Lanen arduradunekin harremanetan daude aztertzeko zer gertatu den, eta momentuz ez dutela informazio gehiagorik jakinarazi dute, lanean ari direla argitzeko.
Gertakariaren gaineko datu gehiago bildu ahala jakinaraziko ditu HITZAk.
