Lobato Etxearekin elkartasunean elkarretaratzea
Elkarretaratzea gaur arratsaldean egingo dute zumardian.
Lobato Etxeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute gaur arratsaldean. Zumardian izango da elkartasun protesta 19:00etan hasita. Donostialdeko okupazio bulegoak bat egitera eta deitu du.
Orain 24 urte okupatu zuten eraikin hori, eta egun, eraiste arriskuan dago, Altzate eremuaren berrantolaketari lotutako lanak direla eta. Lezoko Udalak eraikina hondamendi egoeran dagoela ondorioztatu du. Horren aurrean, hilabeteko epea dute Lobatoko bizilagunek helegite aurkezteko; kontuan hartuko ez balute, berehala hustu beharko lukete eraikina eraisteko.