San Markon artisau postuak jartzeko eskaera epea, zabalik
Apirilaren 23an ospatuko da aurtengo San Marko eguna, eta ohi bezala, artisauek postuak jar ditzakete. Eskaerak egiteko azken eguna apirilaren 7a da.
Apirilaren 23an ospatuko da aurtengo San Marko eguna, eta egun hori “ahalik eta aberasgarriena eta osatuena” izateko, Errenteriako Udala eragileekin elkarlanean hasi da egitaraua lantzeko.
Ohi bezala, artisauek postuak jartzeko aukera izango dute San Markon. Eskaera egiteko epea zabalik da jada, eta apirilaren 7an izango da horretarako azken eguna. Eskaera horiek udaletxeko ZU! arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira, eta interesdunek dagokien eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! arreta zerbitzuan edo udalaren webgunean eskura daitezke. Tramitazio osoa udalaren webgunearen bitartez egin daitekeela jakinarazi du udalak.
Informazio gehiagorako, interesdunek udaleko Kultura saileko 943 44 96 35 telefono zenbakira dei dezakete.