Energia Berriztagarrien Komunitatea aurkeztuko dute gaur
Niessen Kulturguneko auditorioan izango da aurkezpena, gaur, 19:00etan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/03/guk-argi-dugu2-pg_-1024x576-1.jpg)
Energia Berriztagarrien Komunitatea aurkeztuko dute gaur haren sustatzaileek. Niessen Kulturguneko auditorioak hartuko du aurkezpen ekitaldi hori, 19:00etan hasita.
Energia komunitatearen izaera, izena, logoa, webgunea, eta asmoak azalduko dituzte ekitaldiaren bidez.
Errenteria-Oreretakoa, Oarsoaldean, Irun eta Hondarribian martxan jartzen duten lehen energia komunitatea da.
Herritar guztiak animatu dituzte gaurko aurkezpen horretan parte hartzera lehen eskutik ezagutzeko komunitatea.