Lezoko jai batzordea asteartean bilduko da
Mendekosteetan sakontzeko, eta santakrutzetako kontzertuei buruz hitz egiteko bilduko dira Kultura Aretoan.
Lezoko jai batzordea hurbil dituen festak antolatzeko zereginean dabil. Bide horretan hurrengo urratsa bihar (hilak 28, asteartea) egingo dute, batzordearen bilkura izango baita Kultura Aretoan, 19:30ean hasita.
Hiru gai izango dituzte batzordekideek aztertzeko. Lehenean, mendekosteen antolaketan sakonduko dute. Ondoren, santakrutzei begira jarriko dira: Gotti Gazte Elkarteak iraileko jaietarako kontzertuetarako proposamen bat egin du, eta hori eztabaidatuko dute herriko eragileetako kideek. Azkenik, galde-eskeen txanda zabalduko dute.