Oarsoaldeko ontziak txukun Zumaia eta Donibane Lohizunen
Hitzordu bikoitza izan dute San Juan, San Pedro, Hibaika eta Illunbeko arraunlariek asteburuan. Larunbat arratsaldean Zumaian izan zuten estropada; igande goizean, berriz, Donibane Lohizunen.
Hitzordu bikoitza izan dute Oarsoaldeko ontziek asteburuan. Larunbatean Zumaian lehiatu ziren eta txukun aritu ziren. Haur Mailako nesketan Hernani A ontzia izan zen irabazlea eta etxera etorrita, San Pedro A ontzia izan zen sailkatzen Oarsoaldeko lehena—4 postuan– irabazletik ia 20 segundora, eta haren atzetik, San Juan. Hibaika B ontzia, zazpigarren izan zen, eta hamargarren sailkatu zen Errenteriarren A ontzia. San Pedro B, berriz, hamabigarren izan zen.
Kategoria bereko mutiletan ere San Pedroren bi ontziak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuan, Zumaia nagusi izan zen tandan, irabazletik 16 eta 32 segundora, hurrenez hurren. Hibaikako Haurren Mailako Mutilek postuari eutsi diote eta Etxetxo ontziaren eskifaia laugarren izan zen larunbateko jardunaldian.
Promesa Nesketan Hibaika bigarren sailkatu zen, Tolosaldea A ontzi irabazleak baino bost segundo gehiago behar izan zituen erlojupekoan lanak bukatzeko. San Jaun A bosgarren izan zen, eta San Pedro A zazpigarren. Hibaika B ontzia, hamabosgarren heldu zen, eta San Pedro B hemezortzigarren. Kategoria bereko mutiletan San Pedro A hirugarren sailkatu zen estropada irabazi zuen Orio A ontzitik 10 segundora. San pedro B zortzigarren izan zen, Hibaika 11., eta San Juan A hamahirugarren.
Gazte Mailako Mutiletan lehenengo postuan sailkatu zen San Juan (09:04:44), eta Bigarren postuan kategoria bereko nesketan. Hibaikaren ontzia nesketan hirugarren sailkatu zen, eta San Pedro izan zen bigarren mutiletan; Hibaika laugarren sailkatu zen.
Absolutuetan, mutiletan, San Juan A bigarren sailkatu zen, San Pedro, laugarren, eta San Juan C eta San Juan B bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren.
Igandean, bide beretik
Donibane Lohizunen, Urdazurin, izan zen asteburuko bigarren estropada. Oarsoaldeko ontziak bide beretik aritu ziren, aldaketa batzuk izan baziren ere. Haur Mailako nesketan Oarsoaldeko ontzien denborarik onena San Pedro A ontziak egin zuen laugarren postuarekin. Haren ondoren, San Juan seigarren, Hibaika B zazpigarren, San Pedro B 11. , Hibaika A hamabigarren, eta Hibaika C hamalaugarren.
Mutiletan, San Pedro A eta B ontziak bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren, eta laugarren postuari eusten Hibaikaren ontzia. San Juanen ontzia, bosgarrena izan zen, eta Illunbe, bederatzigarren.
Promesa Neskatan, San Pedro A ontziarentzat izan zen Oarsoaldeko ordezkarien denborarik onena. San Juan A bosgarren izan zen eta Hibaika B zazpigarren. Hibaika A hamabosgarren sailkatu zen, eta San Pedro B hamaseigarren. Promesa Mutiletan, irabazlea San Pedro A (07:08,07). San Juan A laugarren sailkatu zen, San Pedro B bosgarren, eta Hibaika seigarren.
Gazte Mailako Nesketan zein Mutiletan San Juan izan zen irabazlea. Hibaikako neskak laugarren sailkatu ziren. Ezustekoa Hibaikako Gazte Mailako Mutilen eskifaiak eman zuen atzoko estropadan, bigarren sailkatu baitziren irabazletik sei segundora. Orain arte taulako azken postuetan sailkatu izan dira, baina azken bi estropadatan zerrendan gora egin dute denborak hobetuta. San Pedrok hirugarren postua lortu zuen kategoria berean.
Absoluto Mutiletan, San Pedro hirugarren estropada irabazi zuen Donostiarra A ontzitik 20 segundora. San Juan A eta C ontziak, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.