Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Rufi Arretxeri aitortza, hunkigarria eta jendetsua

Rufi Arretxeri egindako omenaldian Pasaia KEren eta Realeko beteranoen arteko partida izan zen larunbatean.

Rufi Arretxe (erdian), Pasaia KEko kide Gorka Blanco eta Ibon Materekin batera.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/03/27

Bizi oso bat zuri-gorriz egin duelako, omenaldia egin zioten Rufi Arretxe antxotarrari larunbat arratsaldean Jesus Mari Zamora futbol zelaian, Don Boscon. Pasaia Kirol Elkartearen beteranoen taldea aurkezteko baliatu zuten, gainera, eguna: Realeko beteranoen kontrako partida jokatu zuten. Emaitza gutxienekoa izan zen (nabarmen galdu zuten antxotarrek), egunaren muina Arretxe omentzea izan zelako.

Partida hasierako talde argazkia, erdian (zutik) Rufi Arretxe dela

Molinao auzoan jaioa, gazte-gazte joan zen lanera Arretxe Antxora, Pasayako izeneko autoen garajera. Barrutira etortzearekin batera, Pasaia KEren hainbat sekziotan laguntzen hasi zen 66 urte beteko dituen kideak: txirrindularitza arloan, eskubaloikoan, autokros eta motokros lehien antolaketan… Ondorenean hasi zen futboleko taldean laguntzen, bertan urte luzez delegatu eta utillero izanik. Beti zegoen jokalariak laguntzeko prest, haien jokatzeko gaiak, botak batez ere, txukun-txukun mantentzeko lanean. Milaka izan dira haren eskuetatik pasatako futbol oinetakoak, takoak aldatzeko, garbitzeko, dena puntuan izateko. “Milaka izan dira landu ditudan botak”, adierazi zuen larunbateko omenaldian. “Mila esker denei!”, esan zuen.

Partida hasi aurreko omenaldian Pasaia KEren partetik banderina (beteranoen kapitain Juan Luis Crespok emana), elastikoa eta plaka jaso zituen. Realeko beteranoek ere oroigarria eman zioten, Enri Irazoki kapitain oiartzuarraren eskutik. Ohorezko agurra ere ez zen falta izan. Nola ez, ondoren, ohorezko sakea egin eta talde argazkia atera zuten lehia hasi aurretik.

Jendetza bildu zen Jesus Mari Zamoran. Denek gozatu zuten Pasaia KEren eta Realaren beteranoek egindakoarekin. Arratsalde biribila izan zen, ondoren, luntxarekin biribildu zena.

Jardueraren argazki galera zabala ikusteko, joan hona.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.