Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarroara, salbazioaren bidea indartzeko

Jaitsiera postuak atzean uzten jarraitzeko oso partida garrantzitsua du Touringek larunbatean. Klubak hara joateko autobusak antolatu ditu.

Fanderian bezala, zaleen laguntza behar du etxetik kanpo ere Touringek.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/03/28

Urte hasieran oso zail zirudiena, egikaritzeko bidean da. Touring Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak Hirugarren Mailari eusteko bidean aurrera urrats oso nabarmenak egin ditu azken asteetan;. Adibidez, joan den larunbatean Gasteizko Aurrera taldeari 4-0 irabazi zioten Fanderian, eta hiru puntu horiekin nahiz beste taldeen tupustekoekin, liga hasieratik laztandu dituen jaitsiera postuetatik atera dira gorritxoak; hirugarren garaipena jarraian kateatu zuten horrela. Bide egokia berresteko hurrengo aukera beste Aurrera baten aurrean izango du herriko taldeak, kasu honetan Ondarroakoa (Bizkaia): larunbatean dute Bizkaiko kostaldeko herrian partida, 17:00etan.

Behetik gorakoan zelaian egindako lan txukunaren, nahiz harmailetatik jasotako babesaren bultzada izan dute errenteriarrek. Horregatik, jakina denez jokalariek euren lana ahalik eta hoberen egingo dutela, haiei indar gehiago emateko zaleentzako bidaia antolatu du Touringek larunbaterako: Ondarroa abordatzera joango dira oreretarrak, zelaian, eta eserlekuetan. Hala, partida 17:00etan bada ere, herritik harantz 15:15ean autobusak aterako dira, Fanderiatik. Autobus bat baino, bi, hiru edo lau hobe.

Autobusean Ondarroara joateko tokia Aterpe Inmobiliaria establezimenduan hartu behar da. Sarreraren eta autobusaren prezioa 15 eurokoa da; gaztetxoek bost euro ordaindu beharko dituzte, eta 18 urtetik beherakoen sarrera doan da.

Egun, Hirugarren Mailako 12. postuan da Touring, 29 punturekin. 16 taldeko multzoan, hiru azkenek galduko dute maila (liga 14-15-16 postuetan bukatuko dutenek). Zonalde bero-berotik atera arren, hurbil du infernua taldeak, 14. den Lagun Onak taldeak 27 puntu dituelako. Gainera, sailkapen nagusian beste hiru talderekin berdinduta daude gorritxoak 29na punturekin. Beraz, partida eta puntu bakoitza oso inportantea da mailari eusteko borroka horretan: liga bukatzeko, Ondarroako partida barne, lau partida falta dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.