Finalaurrekoetan garaipenik ez EPLEko pilotarientzat
Hirutik hiru galdu dituzte EPLEkoek, ondo aritu badira ere partidetan. Grabni txapelketan jokatutako partidetan, garaipenak.
Hiru finalaurreko zituzten jokoan EPLEko pilortariek baina ez dute garaipen bakarra ere eskuratu. Ongi aritu dira pilotariak, baina garaipena ez dute erdietsi. Fanderian jokatutako Udaberri txapelketako eskuz binakakoan Olaizola eta Aranburuk 10-22 galdu zuten Tolosako Alberdi eta Altunaren kontra. Galdu bazuten ere, partida ona eta bizia jokatu zuten lau pilotariek. Etxetik kanpo jokatutako bi partidak ere galdu egin zituzten. I. Perez eta Miinguez Haurrek 18-15 galdu zuten Alde Zaharra 1en kontra. Partida gogorra izan zuten Haur Mailakoek. Iparraldeko Bigarren Mailako banakako txapelketako finalerdian 40-18 galdu zuen Tabernak Sarako Klubeko Gurrutxagaren aurka.
Grabni txapelketan izan dira garaipenak. EPLEko pilotarien ordezkaritza duen Gipuzkoako Selekzioan 22 urtez azpiko larruzko paletan Anatz Pichelek eta Pagolak 35-16 irabazi zuten Arabaren aurka. Larruzko paleta seniorrean, Ruben eta Zumetak 35-16 irabazi zuten. Eskuz binaka Trinketeko senior mailan, Aranburuk eta Barandiaranek 40-20 irabazi zuten.