Hamalauko kiniela bat Lezon
Txartelaren jabeak edo jabeek 37.548 euro jasoko dituzte. Lezoko Urdaburu kaleko establezimendu batean balioztatu zuten boletoa.
Lezoko Urdaburu kaleko Urkabe izeneko establezimenduan balioztatutako kinielako txartel baten jabeak edo jabeek, 37.548 euroko diru saria jasoko dute. Izan ere, Espainiako Loteria eta Apustu erakundeak kudeatzen duen kinielan asteburuko futbol partidetatik hamalau emaitza (1-x-2 eskemarekin) asmatu zituen boletoa egin zuenak: bat izan ezik, denak asmatu zituen.
Espainiako Loteria eta Apustu erakundeko Gipuzkoako ordezkaritzak jakinarazi duenez, Lezokoaz gain, hamalau asmatzeko beste hamabost txartel agertu dira Espainiako Estatuan. Hamabostekoak, hau da, sari nagusiena eraman zutenak, bi izan dira, biak Madrilen egindakoak.