'Mare, ilargiari poemak' liburua aurkeztuko dute bihar lekuona Fabrikan
Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira egingo dute aurkezpena; Errenteria-Oreretako DBHko hainbat gaztek errezitaldia egingo dute, horren barruan.
Poesiaren Naizoarteko Eguna izan zen hilaren 21ean, eta horren harira, liburu aurkezpena egingo dute Lekuona Fabrikan. Mare, ilargiari poemak da aurkeztuko duten liburua. Aintzane Galardi eta Garazi Ugalderen olerkiak daude bilduta liburu horretan besteak beste, eta biak izango dira aurkezpen horretan errezitaldia egiten. HGalaber, hitzaurrea egin duen ana Galarragak ere parte hartuko du biharko aurkezpenean.
Ez dira baina bakarrik arituko, izan ere, DBHko hainbat ikasle ere arituko dira beraiek sortutako olerkiak irakurtzen. Hori guztia, gainera, Edurne Saizarrek musikatuko du pianoarekin.
Liburuaren aurkezpena 18:30ean izango da.