Udalak bulego berria du, Kale Nagusian
Lanak bukatu berri dituzte. Kale Nagusiko 32. zenbakiaren behealdean dago udal azpiegitura berria.
Lezoko Udalak bulego berriak ditu, Kale Nagusiko 32. zenbakiko behealdean. Lanak eginda, orain bertara lekualdatu behar dira udal langileak datozen egunetan lanean hasteko. Jesus Mari Martiarenak azaldu du toki aproposean dagoela udal zerbitzua. Gainera, bilerak egiteko bi gela ditu instalazio berriak.