Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Podemosek egoitza inauguratu du Pasai Antxon

Gure Zumarditik diseinatuko ditu aurrerantzean pasaitarrentzako politikak koalizioak. Ardatzak: publikotasuna, berdintasuna eta iraunkortasuna.

Julen Rodriguez eta Miren Etxebeste, atzoko inaugurazioan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/03/31

Pasaiako Podemosek egoitza berria du Pasai Antxon. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta bertan hitza hartu zuten Julen Rodriguez koalizioaren herriko alkategaiak, eta Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equo eta Aliantza Berdea koalizioko Gipuzkoako ahaldungaiak.

Beste zenbait kargudun eta militante ere hurbildu ziren atzo, Rodriguezen hitzak entzun eta geroko luntxera batzeko. Antxotarrak adierazi zuen beharrezkoa dela Pasaian gobernu aldaketa “ahalik eta azkarren” egitea, azken bi legegintzaldietan herritarrei “bizkarra emanez” gobernatu izan delako. “Pasaia sistematikoki ahaztua izan da EAJ-PSE bimomioaren politiketan”.

Gure Zumardiko 3 zenbakian dago moreen egoitza, eta bertatik mintzatu zen eleduna, inguruan ikus daitezkeen azpiegiturak jarriz udal gobernukideen praktika txarren adibide gisa: “Topoa lurperatzea dela eta, obra atzeratu egin zen, lehentasuna eman baitzion Donostiako Kontxa hondartzara hurbiltzeari. Atzerago, Luzuriagan etxebizitzak eraikitzeko fasea egin zen, eta zuzkidura-ekipamenduaren fasea ahaztu zen. Eta, azkenik, duela 10 urte baino gehiago, Antxoko osasun-zentroa eraiki zen, egitura aurrefabrikatu batean eta pladurrezko paretekin. Instalazio hori betikotu da Gotzone Sagarduy Osasuneko sailburuaren utzikeria dela eta”.

Rodriguezek gogorarazi zuen, pandemiaren ondoren, euren alderdia izan dela gobernu taldea, aurrekontu akordioen bidez, Karmengo Ama Eskola publikoa sustatzera bultzatu duena. Eta ahalegin bera egin dutela etorkizunean Pasaian emakumeen etxe bat egon dadin, edota erregai fosileko ibilgailuen ordezkapena pixkanakako sustatzeko.

Hiru ardatz izango dituzte Podemosen politikek: publikotasunaren, berdintasunaren eta iraunkortasunaren defentsa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.