Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aizpea Otaegi: "Asteazkenekoa, txirrindularitzaren festa handia izatea nahi dugu"

Itzuliak hirugarren etapa Errenteria-Oreretan abiatuko du datorren asteazkenean, eta txirrindularitzaren gorenaz gozatzeko aukera izango da udalerrian, beraz.

Itzuliaren etapa aurkezpena gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/31

Itzuliak hirugarren etapa Errenteria-Oreretan abiatuko du datorren asteazkenean, eta txirrindularitzaren gorenaz gozatzeko aukera izango da udalerrian, beraz. Gaur aurkeztu dute etapa Itzuliaren ordezkariek, Aizpea Otaegi alkateak, eta Maite Gartzia Kirol Zinegotziak. Beraiekin batera izan dira agerraldian, Laguntasuna Txirrindularitza elkartea, OTXE Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola, Gurpil artean elkartea, Aritz Bagues eta Mikel Ugartemendia txirrindulariak, Ostari zein Errenkoalde elkarteetako kideak, eta Kromosoma Tailerreko kideak.

Asteazkenekoa txirrindularitzaren festa handia izatea nahi dutela esan du Otaegik, “Errenteriari txirrindularitzak asko eman dio, eta horren erakusgarri dira agerraldi honetan dauden txirrindularitza munduko eragileak, zein izan ditugun txirrindulari handiak. Gaur hemen, Aritz Bagues dago, eta berekin batera, aipamen berezia merezi dute Luis Otañok, Ane Santestebanek eta Dorleta Eskamendik. Haiekin akordatu behar gara, Errenteriak txirrindulari horiek guztiak eman dituelako, eta Itzulia hemendik abiatzea bada modu bat txirrindularitza elkarteak, eta horiek, omentzeko”.

Apirilaren 3tik 8ra egingo dute itzulia, eta udalerrira, hilaren 5ean iritsiko da, asteazkena. Villabona-Amasarekin partekatutako etapa izango da Errenteria-Oreretatik abiatuko dena (153,9 kilometro) Otaegik azaldu duenez, “zentzu horretan ere polita da herrien arteko lankidetzaren bidez bi herriak etapa baten parte izatea”.

Asteazkeneko hitzordu nagusiak, honakoak. Txirrindularien sinaduren eta aurkezpenak 12:02tik egingo dituzte Zumardian, hori amaituta irteera marran jartzeko, eta 13:04ean irteera neutralizatua egingo dute, “udalerriaren erdigunean barrena 3,5 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, herri barruan ere goza dezagun askoz polikiago joango diren txirrindulariez”. 13:39an benetako irteera izango da Donostiarako norabidean, Olibetetik abiatuta.

Zumardia izango da guztiaren epizentro baina Fanderia etorbideak ere kolore berezia hartuko duela Itzuliarekin nabarmendu du alkateak, “parte hartuko duten ziklisten kamioiak, trailerrak eta bestelakoak ikusteko parada izango da bertan, polita izango da”.

Hitzorduaren garrantziagatik zalantzarik ez du Otaegik bisitariak ere izango direla herrian. Horientzat mezu garrantzitsua helarazi du, “garraio publikoa erabili dezatela, mesedez”. Herritarrei ere helarazi die mezua, “goza dezatela. Asteazkenekoa beroketa da, Tourra hemendik pasako delako bi hilabete barru”. Eragileei eskerrak eman dizkie azkenik alkateak, erakutsitako jarrera eta inplikazioarengatik. bide beretik mintzatu da Gartzia, berak ere eskertu egin du eragileen inplikazioa antolaketan, “Itzuliaren etapa hau Errenteriatik abiatzea posible egin duten guztiei, gogor egin dutelako lan herritarrek honetaz gozatzeko”. Giro “polita” izango dela asteazkenean eta herritarrak kalera atera eta txirrindularitzarekin gozatzera animatu ditu Kirol zinegotziak ere.

Azken aipamen bat ere egin du Otaegik gaurko agerraldian. izan ere, gogora ekarri du Errenteria 700 urteurrenaren barruan Itzulia udalerrira ekarri nahi zutela, “ez zen orduan posible izan, baina aurtengoa, urteurrena pasata badago ere, keinu bat bada urteurrenari, eta agintaldia amaitu aurretik behintzat hemendik abiatuko da”.

Itzuliaren bueltan programazioa

Itzuliak hirugarren etapa Errenteria-Oreretan abiatuko duela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte udalerrian aurreko egunetan. Horietatik lehena gaur bertan izango da. Fanderiako garbigunean bizikletak garbitzeko tailerra izango da Mikel Ugartemendiak gidatuta, 17:30ean.

Apirilaren 3an, astelehena, bizikleta motiboekin puzzleak eta giltzatakoak egiteko doako tailerra eskainiko dute Zumardian, 17:30ean. Asteartean, berriz, bizikleta motiboekin poltsak margotzeko tailerra egingo dute Zumardian, 17:30ean. Tailerrak doakoak dira eta ez da aurretik izena eman beharko parte hartzeko.

Galtzarabordako kiroldegiko sarreran, berriz, txirrindularitzaren gaineko erakusketa dago zabalik, eta Zumardiaren pareko faroletatik bizikletak zintzilik jarri dituzte. Gabierrota, Beraun eta Galiziako biribilguneetan ere jarri dituzte bizikletak, girotzeko. Amaitzeko, Errenkoalde Merkatari elkartearen iniziatibaz, 100 denda baino gehiagok erakusleihoak apaindu dituzte bizikleta motiboekin.

Laguntasunari omenaldi txikia

Txirrindularitzak arrastoa utzi duela, eta horretan jarraitzen duen zalantzarik ez da. Horren harira, Errenteriako Udalak omenaldi txiki bat eskainiko dio Laguntasuna Txirrindularitza elkartea apirilaren 5ean bertan, Itzuliaren irteeraren aurretik. Udalerrian txirrindularitza sustatzeko egindako lana eskertu eta aitortu nahi dio udalak elkarte horri. Niko Santesteban elkarteko kidea, “oso ondo daude aitortzak. Elkarte bat jende mordoa da, eta gureak 34 urte daramatza martxan, ikaragarrizko jende pila pasa da bertatik eta horiei guztiei esker da”.

Aipamen berezia egin dio presidente den Jose Cruz Legorbururi, “1989an berak sustatu zuen. Gabierrotako gazte batzuek bizikletan nahi zuten ibili, lasterketak egin, eta berak jarri zuen martxan auzo elkartetik txirrindularitza taldea. Lan handia egin du”. Pozik azaldu da Santesteban “egindako lana” aitortuko dietelako, baina ahaztu gabe, lan horren guztiaren atzean hamarnaka lagun daudela, “Ivan Ruiz Perez, eta Loli Gonzalez tartean. Emakume asko ez ditugu izan zuzendaritzan zoritxarrez, txirrindulari emakumeak bai… Familia ugari izan dira lanean errealitate bihurtzeko. Horientzat guztientzat izango da aitortza”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.