Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errenteriako PSE-EEk asteburuetan zabalik nahi du Lekuona

Gobernu taldeari egotzi dio bertako programazioa "anbiziorik gabekoa" eta "urria" dela. Abian den sinadura bilketarekin bat egin du.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/04/13

Errenteriako PSE-EEk, haren alkategai Isaac Palenciaren adierazpenekin, eskatu du Lekuona Fabrika asteburuetan ere zabal dadila. Adierazpenak abian den sinadura bilketa baten harira egin ditu; horren bidez, Lekuona asteburuetan irekita izan dadila eskatzeko atxikimenduak biltzen ari dira herrian. Sinadura bilketa horrekin bat egin  dute sozialistek. 2021eko maiatzean zabaldu zen espazioak hainbat eremu bilduta ditu bere barruan, tartean Sorlekua areto nagusia edo udal biblioteka direla beste askoren artean. Indarrean den neguko ordutegiaren arabera, liburutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:30era zabaltzen dute.

PSE-EEko kideak oroitarazi du “duela ia bi urte” aurkeztu zutela Lekuona asteburuetan ere zabaltzeko proposamena: “Ez dugu ulertzen erreferente izan nahi duen gune kultural bat nola egon daitekeen astegunetan bakarrik irekita, eta gainera, hain programazio urriarekin”.

Palenciak Lekuonaren programazioari buruzko iritzietan oinarritu du prentsa ohar bidez helarazitako kritika. Adierazi du Lekuonak asteburuetan programazio “osoagoa” izan beharko lukeela, eta astegunez gain asteburuetan ere irekita beharko lukeela, “horrela instalazioari etekinik handiena atera ahal izateko, herritarrei nahiz eragileei dauden espazio guztiak eskainiz erakusketak, hitzaldiak eta bestelakoak egiteko”.

Hala, Lekuonako programazioa lantzerakoan udal gobernuari (EH Bilduk eta Errenteria Elkarrekin-ek osatzen dute) “anbiziorik gabekoa” izatea egotzi dio Palenciak: “Hilean jarduera bakarra egiten da. Horrek agerian uzten du EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak herriko kultura sustatzeko duten konpromiso eza. Gu udal gobernura iristerakoan kultur eskaintza zabalduko dugu, kualitatiboki eta kuantitatiboki”. Datu bat eman du sozialistak: “Urtarriletik ekainera udalak bost programazio proposatu ditu, hainbat emanaldi batera egin daitezkeen kultur zentro baterako”.

Hitzematea egin du Palenciak: “Gure konpromisoa da Lekuonako kultur programazioa handitzea, eta eskaintzen diren jardueren kalitatea hobetzea. Gainera, asteburuetan bertako zerbitzuak irekita nahi ditugu. Gizartearen garapen eta ongizatean ezinbesteko zutabea da kultura. Ezin gara atzean gelditu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.