Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gipuzkoako Batel Txapelketa, asteburuan Donibanen

Larunbatean, Gipuzkoako Ligako 11. lehia eta herrialdeko txapelketako finaletarako sailkapen estropadak jokatuko dira. Igandean, finalak.

San Juango batel bat, aurtengo Gipuzkoako Ligan.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/04/13

Pasaiako badian jokatuko da asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa, Donibanen. Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak antolatu du lehia: larunbatean (16:30) txapelketaren finalerako sailkapen estropada izateaz gain, Gipuzkoako Ligarako puntuagarri izango da (11. jardunaldia da). Igandean, larunbatean lortutako emaitzen araberako finalak izango dira jokoan, 10:00etan hasita.

Lehian Oarsoaldeko batelak izango dira: San Juangoak, San Pedrokoak eta Hibaikakoak. Horiez gain herrialdeko beste arraun elkarteetako dozenaka ontzi bilduko dira badian. Larunbateko probak erlojupekoak izango dira, eta batelak binaka aterako dira. Igandeko finaletan, berriz, launaka aterako dira, lerroan.

Haur Mailako arraunlariek 1.000 metroko estropadak egingo dituzte; kadeteek, berriz, 1.500ekoak. Gazte Mailako nahiz seniorretako norgehiagoken luzera 2.000 metrokoa izango da.

Irabazteko aukerak
Gipuzkoako Batel Ligako emaitzei erreparatuta, Oarsoaldeko hainbat ontzik aukera sendoak dituzte bai liga irabazteko, zein txapelketako txapelak lortzeko. Datu gehiago izateko, hemen Gipuzkoako Batel Ligako sailkapen nagusien zerrenda.

Mutilen Haur Mailan, adibidez, San Pedro A ligako lider garbi da, eta ezusteko handia litzateke herrialdeko liga ez irabaztea, bigarren den Zumaiari bederatzi puntuko aldea ateratzen diolako sailkapen nagusian (larunbateko irabazleak 8 puntu eskuratuko ditu). Promesa mutiletan ere San Pedro ligako buru da, Tolosaldeari 8 puntuko diferentzia ateratzen diolako sailkapenean: hor ere moreek aukerak dituzte liga irabazteko, eta txapelketan goialdean ibiltzeko. Kategoria horretan irabazleak 17 puntu jasoko ditu, eta sailkapenean hurrengoek puntu bat gutxiago postuetan beherantz egin ahala.

Nesken Gazte Mailan lehia estua espero da San Juan Aren eta Tolosaldea Aren artean. Arrosak ligako lider dira 46 punturekin, baina Tolosaldea puntu bakarrera dute. Estropada irabaziko duenak zazpi puntu lortuko ditu, eta bigarrenak sei. Ligan jokoan izan diren zortzi estropadetan bi batelek lortu dituzte beti lehen bi postuak, batzuetan sanjuandarrek, besteetan Tolosaldeakoek.

Mutilen Gazte Mailan liga bere egin du San Juanek. Jokoan izan diren zortzi lehietan 40 puntu eskuratu dituzte, eta bigarren den San Pedrok 33 ditu. Irabazleak 6 puntu lortuko dituenez, moreek ezineko dute jada arrosen albora iristea.

Senior emakumeetan, ligan ez da izan Oarsoaldeko ordezkaririk. Bai, ordea, gizonetan: maila horretan Donostiarra Arentzat izango da ligako garaipena, sailkapen nagusian 63 puntu dituztelako, eta San Juan Ak 51: larunbateko irabazleak 9 puntu eskuratuko ditu. Maila horretan San Pedro laugarren da sailkapen nagusian.

Aurrekoak ligako sailkapen nagusiaren araberako pronostikoak dira. Gipuzkoako Txapelketan, batelen bilakaera ikusita, antzekotasunak izan daitezke. Baina itsasoan berretsi behar dute hori arraunlariek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.