Lezoko kantu jira, larunbatean
Apirileko irteera da larunbatean egingo dutena. 12:30ean abiatuko dira euskal abestien zaleak, Aiton Bordatik.
Apirileko irteera larunbat honetan (hilaren 15ean) egingo du Lezoko kantu jirak. Ohikoa den bezala, Aiton Bordan hasiko du bidea, 12:30ean. Handik Kaialde aldera joan, Kale Nagusia euskal kantuz blaitu, eta Gurutze Santuaren plazan emango du bukatutzat bidea.
Edonork parte har dezake kantu jiran. “Anima zaitezte. Asmo bakarra kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da”, esan dute antolatzaileek.