Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Txokolatezko balea-txalupa egingo dute Albaolan

Albaolaren eta Gozoa elkartearen ekimenari esker egingo dute zortzi metro luzeko ontzia: 1.500 kilo txokolate erabiliko dituzte.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/04/14

“Hurrengo astean inoiz martxan jarri dugun proiekturik gozoena hasiko dugu”. Hala jakinarazi du Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Gozoa Gipuzkoako Artisau Gozogileen Elkartearekin elkarlanean, XVI. mendeko balea-txalupa baten txokolatezko erreplika egiten hasiko dira astelehenean. Gozoaren Euskal Herriko artisauek egingo dute ontzia, eta Albaolako bi teknikarik lagunduko diete txalupa egiten: zortzi metroko luzera izango du, eta 1.500 kilo txokolate erabiliko dituzte barkua guztiz egiteko.

Balea-txalupa ekainaren 1ean bukatzea dute asmo. Egun horretako 11:00etan egingo dute eraikuntza bukaerako ekitaldia, ontzia itsasoratuz. Hara iritsi aurretik, ordea, nahi duenak eraikuntza prozesua bisitatu ahal izango du: gune itsastiar espazio gozoa asteazkenetik larunbatera, 15:00etatik 1800etara izango da zabalik edonork bisita dezan. Eraikuntzari lotutako bestelako produktuak ere egingo dituzte, tartean izango direlarik txolotatezko txalupatxoak (arraun eta guzti), edo piruleta moduko balea-zigiluak.

Egitasmoa garatzeko bi nahi elkartu dira. Batetik, jakina da Albaolak itsas kulturaren balioa eta zabalkundea lantzeko duen konpromisoa, batez ere ontzigintzari lotutako zereginetan eta ontzi tradizionalak egiteko bidean. Bestetik, Gozoak gozogintzaren ofizioari ikusgarritasuna eta prestigioa ematea bilatzen du. “Oraingo honetan, garai batean Euskal Herria aberastu eta txokolatea Europan zehar hedatzea ahalbidetu zuen herri proiektu bat aurkeztu nahi dugu”, esan dute Gozoako kideek.

Lotura historikoa
Denboran atzera eginda, euskal itsas historiaren zati inportante izan baita txokolatea, eta kakaoaren salerosketa. Hala azaldu dute iniziatiba garatu duten bi eragileek:

“Txokolatezko baleontzi bat eraikitzeak, euskal itsas historiaren beste elementu garrantzitsu bat gogorarazten digu, kakaoarekin eta kakaoa euskal itsasontzietan Europara iristearekin estuki lotua, XVIII. mendean jada. Gertakari horiek izango dira gastronomia gozoaren sektorearen eta gure itsas eta merkataritza-historiaren arteko lotura horri sendotasuna emango dion kontakizunaren oinarria.

Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra 1728ko irailaren 25ean, Felipe 5.a erregearen garaian, legez eratutako merkataritza-sozietatea izan zen, euskal merkatariek sortua, batez ere Gipuzkoakoek. Konpainiak Venezuelarekiko merkataritzaren monopolioa izan zuen 1730etik 1785era, eta eragin handia izan zuen herrialdearen garapen ekonomiko, kultural, zientifiko, sozial eta politikoan.

Euskal Herrian, gaur egun, txokolategile maisu handiak daude, baita bonboi-denda eta txokolategi nabarmenak ere. Izan ere, XVIII. mendearen zati handi batean, Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarrak, Pasaian egoitza zuenak, kakaoaren inportazioen gaineko monopolioa kontrolatzen zuen, eta beraz, Europan kontsumitzen zen txokolatea euskal portuetatik sartzen zen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.