Elkartasun barrikote jendetsua
Elorsoro kiroldegian giro ederra izan zuten pasa den larunbat gauean. Joanes Larretxearen mezua entzun ahal izan zuten bertaratuek.
Ehunka oiartzuarrek parte hartu zuten joan den larunbatean Elkartasun Barrikotean. Adin guztietako herritarrek, arraina, haragia, postrea, sagardoa eta afalondoko pizgarriekin ase arte jan eta edan ahal izan zuten. Euskal presoak babesteko iniziatiba izanik, ez zen falta izan Joanes Larretxearen mezurik, presoak bidalitako testua irakurri zuten Elorsoro kiroldegian.
Horrez gain, urtero gisa, zozketekin giro bikaina izan zuten kiroldegian. Laguntasuna eta elkartasuna nagusi beste behin ere barrikotean.