Kontxa Murgia oiartzuarraren semearen omenezko ekitaldietan parte hartu dute, bere heriotzaren mendeurrenean.
Hiru sagar eskuratzeko izendatuta zegoen Jon Mayak zuzentzen duen dantza taldea. Hirurak ez dira heldu, baina bat bai, eta beste Max sari bat gaineratu diote euren kurrikulum luze bezain zabalari.
Erabakigarria da asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailako taldekoentzat. Hori izango da azkena, eta azken aukera ere jaitsiera postuetatik irten eta maila mantentzeko.
Izen ematea zabalik da, ostegunera arte: Orki tabernan edo Xoxolurren posta elektronikoaren bidez egin daiteke.
Sortu nahi duten energia komunitatearentzako bederatzi izen proposatu dituzte. Hilaren 29ra arte eman daiteke botoa.
Hitzaldia Mikelazulon izango da 18:30ean hasita, eta hizlaria bertriz, AHT Gelditu iniziatibako kide bat.
Galyna Zhovkivska eta Galia Halyna Nikitina adituek dinamizatuko dute jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko guneko hurrengo saioa.
Txirrindularitzako Espainiako Pista Txapelketan hiru domina eskuratu ditu Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolako kideak.