Gaztañoko jaiek badute irudia
Asier Veintemillasen lana aukeratu du epaimahaiak Gaztañoko jaiak iragartzeko.
Gaztaño auzoak badu aurtengo jaiak iragarriko dituen irudia. Palestinari egingo diote keinu aurtengoan, eta horrekin lotuta egin behar zuten irudia lehiaketara aurkeztutakoek. Bederatzi lan aurkeztu dituzte denera Gaztañoko Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, eta Asier Veintemillasena aukeratu du epaimahaiak.
Gaztañoko jaiak ekainaren 16,17, 18 eta 23an egingo dituzte.
Programa “ixten” ari direla jakinarazi dute, bestalde. Laster izango da, beraz, egitaraua ezagutzeko aukera.