Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezoarren ekarpenak jaso ditu Joxean Sanchezek

Horiek hauteskunde programan txertatuko dituela adierazi du Lezoko PSE-EEren alkategaiak. Parte hartze prozesua egin dute sozialistek horiek biltzeko.

Joxean Sanchez, PSE-EEren hauteskundeetarako lokalean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/04/19

PSE-EEren alkategai Joxean Sanchezek jakinarazi du Lezoko bizilagunen, elkarteen eta kolektiboen ekarpenak, iradokizunak eta ideiak jaso, eta horiek aintzat hartuko dituela. Prozesu parte hartzaileak bideratu dute horiek jasotzeko herriko sozialistek. “Ideia eta proposamen guztiak, denak izango dira lehentasunezkoak niretzat eta nire taldearentzat, eta bat bera ere ez da atzera botako. Gure konpromisoa horiek errealitate bihurtzea izango da”, esan du Sanchezek. Pozik agertu da PSE-EEren alkate izateko hautagaia jasotakoekin. Horiek hauteskunde programan jasoko dituzte, “integratzaileagoa eta adostuagoa” izateko.

Jasotako ekarpenetako batzuk nabarmendu ditu Sanchezek. Adibidez, aparkatzeko arazoen gainekoak jaso dituela adierazi du, baita auzo batzuetan hiri mantenurako dauden beharrak ere. Kutsadura akustikoaren inguruko kezkak ere iritsi dira harengana, portuak eta herritik igarotzen den trafikoak eragindakoak. Gazteei begirako ekarpenak ere daude sozialisten eskuetan: horien protagonismo handiagoa, eta emantzipazioa errazteko neurriak eskatu dituzte.

Parte hartze prozesua baikor baloratu du Sanchezek, uste duelako herritarrak eta gizarte eragileak inplikatu direla. “Frogatuta geratu du gure bizilagunen ahotsa entzuteko komunikazio-ildoak jartzen direnean, herritarrak aktiboki inplikatzen direla herriaren hobekuntzan”.

Aurkeztuko duten hauteskunde programaren gainekoak aurreratu ditu, traza nagusietan, Sanchezek. Esan du bertan jasotakoak “gauzatzeko moduak” izango direla, eta horiek egikaritzeko herritarren konfiantza lortzeko saiakera egingo dutela. “Udal kudeaketan sozialistek eskaintzen dugun sinesgarritasuna egiaztatua geratu da. Gure helburua da seriotasunez eta eraginkortasunez lan egiten jarraitzea, lezoarrei entzuteari utzi gabe”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.