Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bitakora, orriz janzten jarraituko du Atlantikaldiak

Gaur aurkeztu dute ekitaldi berria, hamargarrena. Irailaren 14tik 17ra ospatuko dute Bitakora lelopean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/20

Bidea sendotuta eta itsas bideetan trebatuta dator Atlantikaldia. Gaur aurkeztu dute ekitaldi berria, hamargarrena. Irailaren 14tik 17ra ospatuko dute Bitakora lelopean. Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak, Josean Ruiz de Azua Kultura teknikariak, eta  jaialdiaren datak aurreratzeaz gain,  Atlantikaldiaren kartela aurkeztu dute, baita egitaraua osatzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik dela jakinarazi ere.

Kultur Topagune eta Musika Jaialdiaren ardatz den Oiartzun ibaia izan da agerraldiaren agertoki, Zubiaurre kalea eta Zumardia lotzen dituen zubia, Atlantikaldiaren lehen aldia aurkeztu zuten kokaleku bera baliatuta.

Leloari erreparatu dio Otaegik: “Bitakorak nolabait erreferentzia egin nahi dio Atlantikaldiak dagoeneko bete dituen edizioei, honakoa hamargarrena izango dugulako. Bitakora lelo egokia iruditu zaigu hamar edizioetan, Atlantikaldiak, bidaia koaderno gisa erabiltzen ditugun bitakora horien orrialde asko bete ditugulako, baina bestetik ere bada etorkizunerako konpromisoa adierazteko modua pentsatzen dugulako jarraitzea bitakora hori orri berriekin betetzen”. Hori dela Atlantikaldiari opa diotena erantsi du alkateak, “bete ditzala beste askoz gehiago”.

Atlantikaldiaren askotariko eskaintza nabarmendu du Gartziak bere aldetik, “ez soilik diziplinei dagokionean, baita publikoari begira ere”. Egitarau hori ontzeko “ezinbesteko” jo du herriko eragileen inplikazioa. Orain arte eragileen ekarpenak jaso dituzte egitaraua osatzeko, eta aurten ere bide beretik jarraituko duela aurreratu du Kultura arduradunak. Proposamenak aurkezteko epea gaur zabaldu dute, eta maiatzaren 20ra arte izango da aukera ekarpenak egiteko.

Horretarako Atlantikaldiaren webgunean dagoen galdetegia bete behar dute proposamena egin nahi duten eragileek.

Proposamenak baloratzeko garaian, urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea hartuko du kontuan antolakuntza batzordeak; hau da, berrikuntzaren bat barneratzea. Eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea, eta kultur aniztasuna bultzatzea ere, aintzat hartuko du. Proposamenen balorazioa eginda, igorleekin jarriko da harremanetan antolakuntza taldea.

Atlantikaldiak hasieratik izan duela nortasun ikurretako bat sorkuntza nabarmendu du bere aldetik Ruiz de Azuak, eta testuinguru horretan kokatu ditu Itsas Elkarrizketak, “hasieratik sustatu dira jatorri ezberdinetako sortzaileen arteko harremanak. Hau batez ere musika arloan gelditu da agerian, lankidetza horren emaitza, propio Atlantikaldirako ondutako sorkuntzak izan dira”. Musikaren arloaz gain, kartelaren diseinua egiteko garaian ere elkarlan hori  presente dagoela nabarmendu du kultura teknikariak, “Ane  Arzelus ilustratzailearei eskatu genion irudia egiteko, baina beste sortzaile batekin elkarlanean. Berak aukeratu zuen Claudio Garcia diseinatzaile Valentziarrarekin elkarlanean egitea”.

Gaur aurkeztu dute emaitza, “koloretsua da, tonu berriekin jolastuz koloreen gainezarpenaren bidez eta atmosfera alaia bilatuz”. Arzelusek berak azaldu du sorkuntza prozesua. Enkargua jasota, lehen gauza, bitakorak jasotzen dituen esperientzia guzti horiek nola adierazi irudi batean izan zela esan du ilustratzaileak, “bitakoraren silueta dago hainbat irudi txikiz osatuta. Mosaikoa osatzen duten gauza txiki guztiek egiten dutela osotasun handiago bat adierazi nahi izan dugu, Atlantikaldiaren hamargarren ekitaldia dela, hainbat partaide, esperientzia, eragileri, zein Errenteriaren nortasunari lekua emanda. Atlantikoaren presentzia, partaidetza, natura, musika… hori izan da sorkuntza prozesua”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.