Buztinarekin jolasean, euskara sustatzeko
Familia Jolasean programaren barruan buztin tailerra egingo dute larunbat arratsaldean
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/04/buztin-tailerra-20230422.jpeg)
Familia Jolasean programak tailerra antolatu du larunbat arratsalderako. Oraingoan, buztina izango da tailerreko protagonista. Lau Haizetararen egoitzan izango da tailer hori (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinean, Madalen kalea 27) 16:30etik 18:30era.
Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aurretik, eta horretarako azken eguna bihar izango da; 10:00ak baino lehen eman beharko dute izena, gainera, interesdunek. Izena emateko, egin klik hemen.