Tomate landareak nola zaindu, Lezoko Baratze Parkean
Furgobaratzaren bisita baliatu, eta tomate landareen zainketarako irizpideak emango dizkiete baratze parkeko erabiltzaileei, eta nahi duten guztiei.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/04/tomate-landarea.png)
Tomate landareak nola zaindu azaltzeko tailerra egingo dute Lezoko Baratze Parkean hilaren 27an (osteguna), 18:00etatik 19:30era. Izan ere, Furgobaratzak bisita egingo du herriko baratze komunitarioen gunera, eta horren harira egingo dute tailerra.
Tailerra ez da bakarrik baratze parkeko erabiltzaileentzat. Edonor joan daiteke. Gainera, bertaratzen diren den-denei tomate landare bat oparituko dietela jakinarazi dute egitasmoaren bultzatzaileek.
Tailerrean, tomate landareak osasuntsu mantentzeko irizpideak emango dituzte: landaketa distantzia, zaintzarako aholkuak, tratamenduak…