SMS bidezko iruzur bati buruz ohartarazi du ogasunak
Pasa den udan salatu zen iruzur prozedura bera erabili dutela jakinarazi du, bestalde ogasunak.
Gipuzkoako Foru Ogasunak ohartarazi duenez, SMS bidez iruzur egiten saiatu dira azken egunetan hainbat gipuzkoarri. Pasa den udan salatu zen iruzur prozedura bera erabili dutela jakinarazi du, bestalde ogasunak. Mezuaren igorleak zerga administrazioa dela simulatzen du, eta esteka bat eransten dio mezuari; errenta aitorpenaren itzulketa jasotzeko dela dio. Neurririk onena erabiltzaileek datu pertsonalak eskatzen dituen edozein komunikazio susmagarriren aurrean prebentzioz jokatzea dela. Gogorarazi du halaber, foru erakundeak ez duela eskatzen SMS bidez ez informazio konfidentzialik, ez kontu zenbakirik, ez zergadunen txartel zenbakirik.