Apirilaren 26an, 'komunikazio ez bortitza' lantzeko solasaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiak guraso eta seme alaben arteko harremana hobetzeko saioa antolatu du Reina Aretoan.
Argazkia: Nerea Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak martxan duen prestakuntza eskaintzaren baitan, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa jorratzeko dabiltza lanean. Hala, datorren apirilaren 26an (asteazkena) Nerea Mendizabalek “komunikazio ez bortitzaren” inguruko solasaldia eskainiko du, haur eta nerabeen gurasoei zuzendua. Hitzaldia Reina Aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta gurasoek hainbat tresna eta baliabide eskuratzea izango du helburu.
Plazak mugatuak direnez gero, parte hartzeko interesa duten familiek galdetegi honetan eman beharko dute izena, apirilaren 24a (astelehena) baino lehen.

